Iruña MODA da
Iruñeko Udalak ‘Iruña moda da’ ekimena antolatu du, modaren inguruko lana eta sorkuntza ikusarazi eta sustatzeko xedez. Ekimenak askotariko ekintzak barne hartuko ditu martxotik azarora bitarte.
IRUÑA MODA DA. EKITALDIAK
Martxoak 13: Fashion Creative. Diseinatzaile gazteen aurkezpena. Antolatzailea: Creanavarra zentroa
Maiatza: modaren inguruko jarduerak. Antolatzailea: Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxea
Urria eta azaroa:
- Navarra Fashion Week Antolatzailea: Deja vu Models
- Bigarren eskuko arropako desfilea. Antolatzaileak: Madre Coraje eta Iruñeko Udaleko Garapenerako Lankidetzako Alorra
- ‘Pasarela 20.20’ goi ile-apainketako desfilea. Antolatzailea: José García
- “Iruña da moda/ Moda es Pamplona” topaketak. Antolatzailea: Iruñeko Udala
helburuak
Helburu nagusia Iruñeko moda aktibatzea da, hiriko ehun ekonomiko, sozial, kultural eta artistikoaren parte aktiboa baita.
- Nafarroako modaren esparruko eragileen lana ikusarazi eta bultzatzea
- 2026an zehar egiten diren ekintzak ikusaraztea
- Gizarteari oro har Nafarroako modaren sektorea ezagutaraztea, hainbat ikuspuntutatik
- Kalitatezko kontsumo-eredu arduratsu eta jasangarri baten inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea
- Ehungintza arloko toki-merkataritza sustatzea
- Modak denboran zehar izan duen garrantzia eta presentzia ezagutzera ematea
- Egun sektoreak Nafarroan duen egoerari buruz hausnarketa egitea
- Ikasle eta profesionalei topaketa eta elkartruke profesionalerako uneak eskaintzea
- Herritarrei askotariko teknikak modu praktikoan ezagutaraztea
- Joera berriei buruz hausnarketa egitea
- Komunitatean erreferentziazko profesionalak direnen esperientziak jakitera ematea
Lau jarduera-esparru:
1/ KULTURA ETA ERAKUSKETAK
2/ HEZKUNTZA
3/ MODAREN SEKTORE EKONOMIKOKO TOPAKETAK
4/ DESFILEAK